Skip to main content

Nabarmendua

Izan berdea, izan jasangarriak

Gaur, ikastolako familiak, herriko bazterrak garbitzera joan gara. Etorkizuna guztion eskuetan dago eta ekiteko garaia da. Izan berdea, izan jasangarria.

Azken albisteak

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.

Kanpo espazioak Hezkuntza gune

Benetan sinisten dugu naturan gure Konfiantzaren Pedagogia garatzeak maila fisiko, kognitibo eta emozionalean haurren garapena aberasten duela; zientifikoki ere frogatuta dago. Haurren garapen osasuntsu baterako naturarekin harreman zuzena izatea funtsezkoa dela argi dugu. Horregatik, kanpo espazioetan gure pedagogia garatzen joatea da gure helburua

Familia eskola

Hezitzaile eta familia moduan kezkatzen gaituzten edo interesatzen zaizkigun gai desberdinak jorratzen joango gara saio hauetan.  Seme-alaben heziketan bidelagun gara eta horretarako tresnak emango dizkiegu familiei, norabide berdinean  arraun egiteko.