Skip to main content

Eguneroko gora beherak komentatzeko, umearen agendea daukazue. Bertan, bai tutoreak, bai zeuok, oharrak idazteko aukerea dozue. Horixe da biderik eta ziurrena mezuak emoteko.


Horrez gain telefonoz berba egin beharra badozue, unerik egokiena 14:00-14:30 bitartea da. Baina sarri askotan orduan be, ezinezkoa egiten jaku telefonoa hartzea. Kasu horretan oharra itzi eta geuk deituko dogu.


Tutoreagaz batzartzeko eguna, alkarregaz adostuta jarriko dozue. Urtean gitxienez hiru batzar eukiko dozuez. Gehiagorik behar izan ezkero, telefonoz zein agendaz eskatu eta geratuko zarie.