Pasar al contenido principal

IKASTURTEKO EGUTEGIA

HAUR HEZKUNTZA 0-3 zikloan, ikasturtea irailaren 18 an hasi eta ekainaren 30 ean amaitzen da. Udak aparteko trataerea dauka.

Ikasturteko jai egunak: egutegi arruntean jai agertzen diranak eta herriko jai batzuk hartzen dira jai eguntzat.

Urria 25Apirila: 17, 18, 21
Abendua: 6, 24, 25, 31Maiatza:1, 2 ( zubi)
Urtarrila. 1, 6Ekaina: 24

OHARRA: Gabonak eta Aste Santua hurreratzean, guraso askok jai hartzen dozuenez eta HH-n eragina izaten dauanez, umae bialduko dozuen ala ez galdetzen jatzue. Kontutan izan, gainontzeko zikloak opor izaten dabela eat zuon mailetako irakasle eta langile batzuk ere bai. Emoten dozuen erantzunaren arabera antolatzen dira egun horiek

 

UDARAKO EGUTEGIA

Udarako zerbitzua: Uztailean eta abuztuan Haur Hezkuntza 0-2 zerbitzua eskeintzen da. Antolaketea ezberdina da. Zerbitzu hau erabil gura dabenek, oharra bialtzean, holan adierazi behar dabe. Baiezkoa erantzuten dabenen arabera antolatzen da, Zerbitzu hau erabiltzen dabenek baino ez dabe ordaintzen. Ekainean bialduko jatzue beharrezko informazioa

Udako jaiak: Uztailaren 22, 25, 31 eta abuztuaren 15a.

 

TUTORE ETA LAGUNTZAILEAK

 

GELEATUTOREAGELAKO LAGUNTZAILEA
HH 0Miren MartijaMaite Munitiz
HH 1AEspe Uriarte

Loli Luzarraga

Ander Munitiz

Izaskun Uriarte

Esti Aranguena

HH 1BMari Carmen Goitia
HH 1CMaida Herrero/ Amaia Apraiz
HH 1DLierni Etxebarria
HH 2AAna Mari Anasagasti

Arantza Arketa

Izaskun Bilbao

HH 2BItxaso Fdz. / Ana Ramirez
HH 2CGotzone Soto

Autobusetako laguntzaileak: Esti Aranguena, Ana Mari Lopez, loli Luzarraga, Arantza Arketa.

 

ORDUTEGIAK

Ziklo honetan sartzeko eta urteteko ordutegia malgua dan arren, nahitaezkoa da ordu muga batzuk jartzea eguneko aktibitateak behar diran moduan gauzatu ahal izateko. Bakoitzaren hautua zeuon tutoreari adierazi deutsazue. Dana dala, ondoko mugak zaindu behar dira:
 

 GELA BARRUKO SAIOAKBAZKALORDUALOA
HH 010:00- 11:3011:30- 13:0013:00
HH 110:00- 11:3011:30- 13:0013:00
HH 210:00- 12:0012:00- 13:1513:15

Hona hemen jarraipideak:

  • Ume guztiak egon behar dira ikastolan 10etarako, salbuespenak salbuespen.
  • Etxera joateko orduak honexek dira eguerdian: 12:00, 12:35, 13:10. Arratsaldean: 15:55, 16:05, 16:30. Beste orduren baten etorriko bazarie umearen bila bazkaldu aurretik , bazkalostean lotara joan aurretik edo lo egin ostean izan behar da. (Orduak goiko koadroan daukazuez).
  • Umea ekartean zein etortean bila haurtzaindegiko sarrerea erabili behar da.

 

ORDUAIBILBIDEA GELTOKIA
8:50Zubiaur / San Martin
9:15Bizkaiko / San Juan
9:30Erribera / Ander Deuna
12:00GELTOKI GUZTIAK
12:35HH 0-1 Bizkaiko / San Juan
13:10HH 0-2 GELTOKI GUZTIAK
15:50Zubiaur / San Martin
16:05Bizkaiko / San Juan / Muundaka
16:35Erribera / Ander Deuna

 

IRAKASLEEKAZ KOMUNIKAZIOA

Eguneroko gora beherak komentatzeko, umearen agendea daukazue. Bertan, bai tutoreak, bai zeuok, oharrak idazteko aukerea dozue. Horixe da biderik eta ziurrena mezuak emoteko.

Horrez gain telefonoz berba egin beharra badozue, unerik egokiena 14:00-14:30 bitartea da. Baina sarri askotan orduan be, ezinezkoa egiten jaku telefonoa hartzea. Kasu horretan oharra itzi eta geuk deituko dogu.

Tutoreagaz batzartzeko eguna, alkarregaz adostuta jarriko dozue. Urtean gitxienez hiru batzar eukiko dozuez. Gehiagorik behar izan ezkero, telefonoz zein agendaz eskatu eta geratuko zarie.