Pasar al contenido principal

Albistea

2017/05/11

Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako LH 6ko eta DBH 4ko probak direla-eta
 

Ikastolen Etxean, 2017ko maiatzaren 11n

 

Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta  DBHko 4. Mailan EAEko ikastetxe batzuetan egin nahi duen kanpo-ebaluazioaren aurrean, Ikastolen Elkarteak segidakoa adierazi nahi du:

  1. Behar-beharrezkoa da edozein Hezkuntza Sisteman (eta EAEkoan ere bai) ebaluazio sistema bat ezartzea.
  2. Ezinbestekoa ikusten dugu ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren erdian ebaluazio diagnostiko bat egitea, baina beti ere orain arte egindako parametroetan, hau da, helburua hobekuntza izanik, ikasleena (ikaskuntza pertsonalizatua), ikastetxearena (hobekuntza planak) eta hezkuntza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta formakuntza plana).
  3. Aurtengo ikasturtean, ISEIk jadanik egin du ebaluazio diagnostikoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailan eta Lehen Hezkuntza laugarrenan. 2009az geroztik egiten den froga bat da berau, eta azken urteetan ikastetxe bakoitzari bere aurrerapenak ezagutzeko aukera eman dio. Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitatearen oniritzia izan du, gainera.
  4. Ez da halakorik gertatzen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako geletan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebaluazio pilotu-proba gisa egin asmo duen ebaluazioarekin.
  5. Gure ustez, gaur egun froga hau egiteko dagoen arrazoi bakarra da LOMCEn aurreikusita dagoela. Hobekuntzarako balitz, LHko 4. mailan eta DBHko bigarrengoan egindako probekin nahiko izango litzateke, are gehiago kontutan hartzen badugu horiek aurreko urteetan gauzatutakoen jarraipena izan direla, alde batetik; eta bestetik, berriz, etapa bukaeran ebaluazio egiteak ez dakarrela hobekuntza planak ikastetxeetan edo eta ikasleen ikaskuntza pertsonalizatua bideratzea, ikasleek ikaskuntza-prozesuaren amaieran ikasi dutena neurtzea besterik ez, eta horretarako ematen diegu gure konfiantza osoa ikastetxe bakoitzeko irakasleei. Egitasmo hau LOMCEren aplikazioaren garapena da, eta lege horrek diagnostikora zuzendutako ezein ebaluazio planteamendu urardotzen du.

Ebaluazioaren eremu honetan ere eztabaida beharrezkoa da, lortu nahi dugun hezkuntza sistemaren definizioan funtsezko elementua delako. Gure hezkuntza sistemarentzako nolako ebaluazio mota nahi ez dugun identifikatzeaz gain, beharrezkoa da nahi dugun edo egoki deritzogun sistema definitzea, eta batez ere kontziente izan behar dugu, agian, kontu honetan ere ez dela guztion adostasuna izango; horregatik aipatu dugu eztabaida beharrezkoa izango dela.

Halaber, ebaluazio diagnostikoa Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan ez egiteak LOMCEk ezartzen duen inposizioa eta beronen Errege Dekretuetan azaltzen den ebaluazioari aurre egitea da.

Beraz, eta orain arte esandakoari jarraituz ikastolen elkarteak ez du beharrezkoa ikusten ezta egokia ere aipatutako ebaluazio horiek egitea.

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu