Pasar al contenido principal
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Antzerki tailerrak

Dakizuen moduan, aurton, eskolaz kanpoko bi ekintza KOMALINGUA taldearekin gauzatzen ditugu; antzerkigintza euskaraz eta ingelesez. Talde honek, aurkezpen bat egin nahi die Eleizalde ikastolako gurasoei. Bertan hiru atal landuko dira.

  1. Enpresaren aurkezpena.
  2. Antzerki ekintzaren azalpena. 
  3. EDMODO plataformaren azalpena. Geletan egiten diren aktibitateen jarraipena.

Gutxi gorabeherako iraupena: 45 minutu.

Eguna: azaroaren 9a, osteguna.

Ordua: 17:15

Erantzuna, azaroaren 8a baino lehen ekarri idazkaritzara.

Zirkularra_tailerren_aurkezpena_17-18.pdf
Zirkularra_tailerren_aurkezpena_17-18_elebidun.pdf

Últimas noticias

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare handi batek.