Pasar al contenido principal

Martxoak 8

2018/03/08

Aurtongo martxoaren 8rako egindako EMAKUMEOK PLANTO!! aldarriarekin bat egiten dugun emakumeok, mendean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema salatu nahi dugu:

  • Sistema honek sexuaren araberako lan banaketa bultzatzen du eta ezkutatzen eta gutxiesten ditu bai feminizatutako ogibideak, bai bizitzaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin lotutako lanak (hazkuntza, heziketa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta …). Sistema honek ez ditu emakumeen enpleguak modu berean baloratzen.
  • Egiturazko desberdintasun sistematikoaz zipriztindutako testuinguru horretan, hainbat indarkeria molde (sexista, arrazista eta klasista) jasaten dugu. Ez dago hilketa, sexu eraso edo jazarpenik gabeko egunik.

Horrenbestez, Eleizalde ikastolan PLANTO EGINGO DUGUn emakumeak eta zera adierazi nahi dugu:

1. Gure PLANTO honekin gure elkartasuna eta solidaritatea, adierazi nahi dugu andrea izateagatik gutxiespen edo jazarpen egoera pairatzen duten emakume guztiekin.
2. PLANTO honetan gure lankide diren gizonen elkartasuna dugu.
3. PLANTO hau, batetik edo bestetik etorri, ez da sexista, jarrera matxista guztien aurkakoa baino.
4. PLANTO hau da gure hezkuntza proiektuko baloreetan jasotzen den berdintasunaren aldeko isla.
5. PLANTO hau solidarioa da, Ikastolan emakumeok zein gizonek tratu bera baitugu.

Irudia

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu