Pasar al contenido principal

Roberto Aguado

2018/03/12

Jakin badakigu, guraso izatea ez dela lan erraza. Inork ez zigun gidalibururik eman eta bidea eginez ikasten joan gara. Bide horretan askotan zalantzak izan ditugu eta oraindik ere horiekin bizi gara.

Horregatik, eta zuen eskaerei erantzuteko , Ikastolako guraso eskolak,  hitzaldi desberdinak antolatu ditu.

Bada, oraingoan, zuen seme-alaben adineko ezaugarriak, haien jarrerak ulertzeko  argibideak edo egunerokoan lan egiteko moduak erakutsi nahi dizkizuegu.

Hemen duzue, hitzaldiaren edukia:

GAIA: EL CEREBRO DEL NIÑO DE 0 A 3 AÑOS Y SU CAPACIDAD DE APRENDIZAJE.

Oraingoan, adin honetan gure seme alabek duten ezaugarriak ikusiko ditugu. Zelakoa den eta zer nolako gaitasunak dituen ikusteaz gain, esku artean dugun haurra bakarra dela ulertaraziko digu.

Hizlaria Roberto Aguado psikologoa izango da. Hainbat esparrutan du eskarmentua Robertok hain zuzen be, irakaslea da, hainbat ikerketa publikatuta ditu, komunikabide desberdinetako lankidea da, psikologia institutu bateko zuzendaritza darama, ehundaka ikastetxetako programa desberdinak koordinatzen ditu, ikertzailea eta aspaldiko urteetan hizlari modura dabil hainbat formazio jardunaldietan. Hurrengo loturan edo youtuben,  bere biografia eta lana ikusteko aukera  gehiago duzue.

www.robertoaguado.com

 

Zuen zalantzak argitzeko aukera paregabea eskaintzen zaizue oraingoan.

Ez galdu aukera.

 

Eguna: Martxoak 15, eguena

Ordua:17:15- 19:15

Aretoa: Nestor Basterretxea

           

Eleizalde ikastolako guraso eskola/ Pedagogia Batzordea

Irudia
Robertoren_saioa_HH0-3_zirkularra.pdf
Robertoren_saioa_HH0-3_zirkularra_Elebidun.pdf

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu