Pasar al contenido principal

DBH 2. zikloa

2018/06/08

DBH bigarren zikloko ikasleek eginiko ekintza desberdinen laburpena erakusten dizuegu albiste honetan. Azken txanpan sartuta gauden honetan, gure ikasleak jo eta ke dabilz

Bilboko Burdin Hesia: Ekainaren 14an DBHko 4. mailako ikasleok gure memoria historikoaren aztarnak “in situ” ezagutu ditugu. Nahiz eta gelan gerra zibila eta frankismoaren gaiak landu, Berangoko “Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa” eta menditik egin dugun Bilboko Burdin Hesiaren ibilbide tartearen bitartez, gure aitona-amonek gerrarekin lotuta bizi izan zituzten esperientziak eta emozioak sentitzen saiatu gara. Zein garrantzitsua den gure herriaren historia ezagutu eta besteei kontatzea.

Kongoren aldeko Mugikorra kanpaina: Ikasturte honetan ere Gatazkarik Gabeko Teknologiaren aldeko kanpaina antolatu dute DBHko 3. mailako ikasleek. Iaz arrakastatsua izan bazen ere, aurten ez da izan gutxiago. Ia 300 telefono mugikor batu ditugu. Hauen piezak birziklatu eta lortutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikoan meategietan lan egiten duten herritarren aldeko ekimenetan erabiliko da ALBOAN G.K.Earen bitartez. Eskerrak eman nahi dizkizuegu kanpaina honetan parte hartu duzuen guztioi. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da.

 

LGTBren kontrako nazioarteko eguna: Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren Hastapenak ikasgaiaren ikasleek egindako bideoa aurkezten dizuegu. Bideoaren bitartez DBHko 4. mailako ikasleek maiatzaren 17ko Homofobiaren kontrako egunarekiko atxikimendua adierazi nahi izan dute.

"Ekonomia eta zergak" tailerra: Apirilaren 12an Ekonomia ikasgaian eta Ekintzailetza eta Enpresa Jardueran Hastapenak ikasgaian dauden DBHko 4. mailako ikasleek "Ekonomia eta zergak" tailerran parte hartu dute. Bertan programaren edukien barruan dauden gaiei buruzko sakontze lanetan aritu dira.

 Ikas2deak  programa: Tutoretzako Orientazio programaren barruan DBHko 4. mailako ikasleek ikas2deak izeneko programan parte hartu dute. Programa horren barruan parte hartzen duen Itziar Ituño aktoresa ikasleekin batu zen bere ibilbide profesionalari buruzko esperientziak azaltzeko eta berarentzat ibilbide horretan euskarak izan duen garrantzia azaltzeko. Itziar Ituño oso ezaguna da hainbat telesaio eta filmetan parte hartu duelako, baina batez ere "La casa de papel" telesaioan izan duen protagonismoagatik.

Orientazio irtenaldiak: DBHko 4. mailako ikasleen Tutoretza programaren barruan Orientazio irtenaldiak antolatzen dira ikasturtean zehar.  Zornotzako Lanbide Heziketako ikastetxea bisitatzen egon ginen.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu