Pasar al contenido principal

20-21 IKASTURTEA

2020/09/04

Ikasturte berriaren hasierara hurbiltzen ari gara. Ikastola prest dago bere historia hurbilenean bizi izan duen erronkarik zorrotzenari erantzuteko.
Ikastola gidatzeak duen ardurak gure egunerokoa gidatzen du eta hortik hartu ditugu hartutako erabakiak. Aurrera eramango dugun plana malgua da beti ere, pandemia honen noranzkoa zein izan daitekeen jakin ez dakigu eta.
Baina agertoki desberdinak prest ditugu, ikastolak eskeintzen duen kalitatea, arlo guztietan ziurtatzeko. Horretarako, izaera solidarioa, konpromisoa, jarrera sortzailea eta, batez ere, erantzukizun pertsonala eta kolektiboa balioetsi beharko ditugu proposatutako planek beren helburua lor dezaten.
Horretarako, familiok, neurri egokiak hartu eta errespetatu beharko ditugu, gure seme-alabak mentalizatu eta gure jarrera, jokaera eta portaerak eredugarri bihurtuz. Zalantzarik gabe, jokatu behar dugun "norgehiagoka honek" taldean aritzea eskatzen du, ​ibilbide-orria​ salbuespenik gabe errespetatuz. Segurtasuna bermatuta, gure hezkuntza-eredu eta proiektu propioa elikatzen jarraitzeko ardura dugu,gure haur eta gazte bakoitzaren beharrei modu integralean erantzunez. Presta dezagun guztion artean gure seme-alaben oraina eta etorkizuna
ESKERRIK ASKO ETA AURRERA!
 

00_IKASTURTE_HASIERA_19-20_ZIRKULARRA_COVID_EUSKARAZ.pdf
05_IKASTURTE_HASIERA_19-20_ZIRKULARRA_COVID_ELEBIDUN.pdf

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu