Pasar al contenido principal

VII. Batzarra

2020/10/07

Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak aztertu eta haiei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko egingo duten VII. Batzarra prestatzeari berrekin diote ikastolek, pandemiak eraginda, sei hilabeteko parentesia egin ostean. Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta erabakiak hartuko dituzte bilkura horretan.

Atzo egin zuten parentesi horren osteko lehen eskualdekako bilera. Kanbon izan zen eta Seaskako ikastolak zeuden deituta bilkurara. Gaiak sortu duen interesaren tamainako erantzuna izan zuen ikastoletako ordezkarien aldetik, jende ugari hurbildu baitzen VII. Batzarra prestatzeko landu den dokumentuaren azterketa egitera.

Azterketa horretan, azken hamar urteotako errepasoa egin da, egungo egoera azaldu da, eta etorkizunerako aurreikuspen bat ere egin da. Bistan da, pandemiak gure gizartean eta hezkuntzan izan duen eragina ere jorratu da.

Kanboko bilera eta gero, urrian eta azaroan egingo dira eskualdekako gainerako bilerak.

Irudia
Irudia

Últimas noticias

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano es la nueva directora general de Ikastolen Elkartea. Ha tomado posesión con el inicio del año y ha sustituido en estas funciones a José Luis Sukia.
2023-11-03
El 4 de noviembre se celebrará en Bilbo una MANIFESTACIÓN convocada por Euskalgintza, que partirá a las 17:00 horas del Euskalduna. La manifestación se enmarca en la ofensiva contra la normalización del eu