Ebaluazioaren garrantziaz jabetuta 1990ean hasi ginen ikasleen ebaluazioaren alorrean lan egiten. Hasieran ikastoletako selektibitateko emaitzak bateratu eta estatistiko komunak eskaintzen hasi ginen. 1992-93 ikasturtean proba objektiboak sortzeari ekin genion ikastola bakoitzaren eta ikastolen multzoaren arteko emaitzak konparatzeko tresna baten beharraz jabetuta. Geroztik egitasmo hau zabaldu eta hobetu egin da ebaluazio kultura hedatzen eta ebaluazio emaitzen ondoren zenbait zerbitzu berri sortuz. Hala nola, ebaluazioaren inguruko mintegiak, ISEI-IVEirekin kolaborazioak: PISA, B2, proba diagnostikoa…
Ebaluazioaren helburua ikastoletan, orokorrean, jakintzagai eta etapa desberdinetan lantzen diren konpetentzien garapen maila ezagutzea da, ikastola taldearen nahiz norbere ikastolaren errealitatea ezagutzeko eta ondorioz, beharrezko hobekuntza planak martxan jartzeko. Emaitzen baliagarritasuna. Irakasleentzat: Ikasleen ikasketa-lorpenak identifikatzeko, eta beste ikastola batzuekin alderatzeko. Ikasketen kalitatea hobetzeko ekinbideen baliagarritasuna neurtzeko, aurreko ikasturteetako emaitzekin konparatzeko aukera ematen baitu. Irakasleak jakiteko bere ikasleak zein zailtasun mailako zereginei aurre egiteko gai diren. Gurasoentzat eta zuzendarientzat: Seme-alaben eskolako errendimenduari buruzko informazioa osatzeko. Eskolan lortutako notei errendimenduaren inguruko beste adierazle batzuk gehitzeko. Ikasketa prozesuetan zertan lagundu pentsarazteko, eta gurasoen konpromisoa sortzeko seme- alaben hezkuntzan. Ikastolaren errealitatearen berri izateko beste ikastola batzuekin konparatuta. |