![Familia idatzita dago](/sites/default/files/styles/large/public/media_irudiak/2023-07/Familia%20eskola.png?itok=hB0aeEuw)
Eleizalde Ikastolan abian jarri dugu ekimen berri interresgarri hau eta, azken urteotako eskariei erantzuna emanez, FAMILIA-ESKOLA berreskuratu dugu..
Zerbitzu honen xede nagusia, 0-16 urte bitarteko haurren sendiei tresnak eskeintzea da, seme-alaben heziketan bidelagun izan, beti ere beraien eguneroko beharretatik abiatuta. Helburu hortan aurrera egiteko eta prozesu osoan familiak partaide bilakatzeko sortu da, hain zuzen ere, FAMILIA-ESKOLA.
Hezitzaile eta guraso moduan kezkatzen gaituzten edo interesatzen zaizkigun gai desberdinak jorratzen joango gara epeka, hiru etapak (HH / LH / DBH) kontutan izanik. Ikasturtean zehar formakuntza saioak, tailerrak eta formatu ezberdinetako saioak antolatuko dira.