ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza honeek onartzen ditu. Honeekaz bat ez bazatoz edo zalantzarik badozu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen deutsugu.
1. ZEIN GARA?
Eleizalde Ikastola, ondorengo helbidea dau: Arene auzoa 6, 48370 Bermeo (Bizkaia). Website honegaz edo bere zerbitzuekaz zerikusia dauan edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jarri zaitekez: 943 834704. Bestela, hurrengo posta elektronikora bideratu zaitekez:
bermeo@ikastola.eus
eleizaldeikastola.eus domeinua Eleizalde Ikastola-rena da.
2. ZER DA Eleizalde Ikastola WEB SITE DALAKOA?
Orain eleizaldeikastola.eustokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Eleizalde IkastolaK sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek moduan, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko dau; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izango dauz eta Macromediako Flash plug-in dalakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. Eleizalde Ikastolak beharrezkotzat jotzen dauzan aldaketa teknikoak egin ahal izango dauz kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobatzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau Eleizalde Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Eleizalde Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekaz bat web orria erabiltzea da. Ildo honeri jarraituz, deskarga eta kopia pribatuak egin daitekez, baina baldintza honeetan zehaztutako erabileretatik kanpo atara barik. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Eleizalde Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horreek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Eleizalde Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza honeetarako debekatuta dago edukiok beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoan erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez doguz zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo honeri jarraituz, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi daikez.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website dalakoan aldatu gabe jarraitzen duen bitartean mantenduko dira. Ildo honetatik, Eleizalde Ikastolak edozein unetan hauek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
Eleizalde Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Eleizalde Ikastolak ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Era berean, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egon daitekez. Dana dalakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean gabilz. Edozelan bere, Eleizalde Ikastolak web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, Eleizalde Ikastola ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barru, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango Eleizalde Ikastolak edo Eleizalde Ikastolak baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barru, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean Eleizalde Ikastolaren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
Eleizalde Ikastolak ez dauka kontrolik web orrialdea erabil daikieneekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta Eleizalde Ikastolak, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, ELEIZALDE IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Arduradunaren nortasuna: ELEIZALDE IKASTOLA
- IFZ: F-48056337
- Posta helbidea: Arene auzoa 6, 48370 Bermeo, Bizkaia
- Tel: 946187593
- Helbide elektronikoa: bermeo@ikastola.eus
- Datuak Babesteko Ordezkaria: bermeo@ikastola.eu
Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:
- Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko;
- Kexa eta iradokizunen kudeaketa aurrera eramateko;
- CV eta lan-poltsaren kudeaketa;
- Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
- Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.
Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?
Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean
Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean
Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?<
ELEIZALDE IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo bermeo@ikastola.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:
- Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
- Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
- Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
- Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, ELEIZALDE IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu
- Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
- Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu.
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea daukagu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo Eleizalde Ikastolaren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartu dituelako da.
© Eleizalde Ikastola Eskubide guztiak gordeak.