Lehen hezkuntza 6-12 urte bitarteko etapa da. Norbera erdigunea izatetik taldera irekitzen da eta taldearen bitartez mundu kulturalaren ikuspegiak finkatzen hasten da. Haurraren pentsaera sinbolikotik arrazonamendurako bidean mundua ulertzeko tresnak garatzearekin batera, irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, arlo logiko-matematikoa, irudimena eta sormena landuz, gorputz ezagutza eta identitate eta autonomiaren bideak uztartzen dira.
Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12 urte), eta ziklo bakoitzak bere funtzioa duenez, etapa guztien arteko koordinazioak curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia ahalbidetzen du. Ikastolan Pedagogia Aktiboaren baitan garatzen ditugu ikaskuntza horiek guztiak.
Hau guztia burutzeko gure abiapuntua haur eta gazteen beharrak dira, batzuetan haurraren interesetik abiatutakoa eta bestetan, guk proposaturikoa. Bakoitzak bere gaitasunak garatzeko testuinguru apropos bat eskaintzen du ikastolak, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu integrala ahalbidetuz. Haurraren ezagutzetatik abiatu eta ikaskideekin partekatuz, ikasketa prozesu parte-hartzaile bat sustatzea dugu helburu, beti haurraren erritmoa eta irakaslearen rola bidelagun dela kontuan izanik.
KIMU metodologia LH 1-2-3
LH 1. ziklora bideratutako proiektua da Kimu. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu.
Esperientzi eta bizipenetatik abiatuz lortu beharreko helburuetara iristeko eskaintza anitza izango dute eskura eta ikasketa prozesuaren gidaritza beraien esku egongo da, beti ere heldua bidelagun izanik.
EKI Metodologia LH 4-5-6
EKI materiala ziklo osora zabalduta dago, etorkizuneko DBHko metodologiarekin hertsiki josirik. Bertan, ikasleen gaitasunak garatzeko baliabideak eskaintzen dira; bizitzan zehar aurkezten diren egoera berriak kudeatzeko tresnak eskuratuz; eta horrela, aurkez dakizkieken gertaera eta gatazken aurrean konpetenteak direla frogatuz.