Skip to main content

Hezkuntza eskaintza

Irudia
Hezkuntza_eskaintza
Freepik

Teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta ziurra egiteko gai dan ikaslea hezitzen dugu.

  • Arazoak konpondu eta berritzailea izateko GAITASUNA duena.
  • Teknologia norbere eta besteekiko BEGIRUNEZ erabiltzen duena.
  • Eduki digital berriak SORTU edo moldatzen dakiena jabego intelektualaren arauak zainduz.
  • Lan kooperatiboan eta ELKAR-LANEAN aritzen dena, eta eduki digitalak KUDEATZEN trebea dena.

Irakaslegoa eta langilegoa

Irudia
Irakaslegoa
garetsvisual freepik-en

Gure irakasle eta langileek IKTen inguruko prestakuntza jarraian dihardute EHIK-ren formazio planetan eta Europako eraldaketa Digitalean (DigCompEdu) parte hartuz.

Helburua: beren lanbide-garapenerako, ikasleen IKT hezkuntzarako eta erakunde osoaren onurarako prestatuak izatea. 

Ondorioz, gai dira aztertzeko eta hobatzeko nola erabiltzen dituzten teknologia digitalak lankide, ikasle, guraso eta beste interesdun batzuekiko elkarrekintzetan.

 

 

Azpiegitura

Irudia
Azpiegitura
tonodiaz freepik-en

Azpiegituraren eguneraketa prozesua ere etengabekoa da. Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik hasita gela digitalak ditugu: telebista interaktiboak, proiektore interaktiboak, arbel taktilak....

Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako ikasle bakoitzak bere gailu propioa du eta bere profil digitala. Langile eta irakasleek ere banako gailua dute.

Zerbitzariak, firewall, wifi sistema aurreratua... unean gailuirk barritzaileenak ditugu zerbitzu eguneratua, pertsonalizatua eta segurua eman ahal izateko.

Baliabideak

Irudia
Baliabideak
creativeart freepik-en

Ikastola Elkartearen eskutik, teknologia digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzen dituen EREDUA dugu: Saioka, Blink,...

Programatzen ikasteko irakasgai propioa eta Ikastola Elkarteak beren-beregi ikastolentzat sortutako plataformak (Hatz10, Ikapp,…).

Kanpoko zein barruko eragileekin kudeaketa prozesuak online garatzen ditugu hodeian ditugun plataformei esker: Google Workspace, Microsoft 365, Alexia, VPN urruneko lanerako,…

Komunikazioa

Irudia
Komunikazioa
creativeart freepik-en

Gure hezkuntza elkartearen beharrizanetara egokitzen gara eta komunikazio eguneratua eta erraza eramateko bide berriak garatzen ditugu: webgunea, bideokonferentziak, urruneko eskola saioak, online-denda, lan-poltsa, Alexia mugikorrerako aplikazioa…eta beste hainbat plataforma, eguneroko kudeaketa eta komunikazioa online egin ahal izateko.

Eta, nola ez, sare sozialetan ere bagaude.

Eleizalde Ikastolako IPD

Irudia
Digipro

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren ekarpenak:

  • Gaur egun ikastetxea non dagoen ulertzen laguntzen du. Ikastetxearen egoeraren analisia: autoebaluazioa eta hausnarketa.
  • Ikastetxeak nora iritsi nahi duen zehazten du: helburuak.
  • Ikastetxea egoera batetik bestera eramango duen bidea marrazten du: helburuak lortzeko ekintzak zehaztuta.