Skip to main content

Irudia
Agenda 2030 logoa

Zer da?

Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea

Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.

Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.

Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Zeren inguruan lantzen da:

Eskolako Agenda 30 gai edo arazo baten inguruan garatzen da, eta, horretarako, programaren helburuak ditu oinarri eta erreferentzia. Jasangarritasuna oso kontzeptu zabala da, eta gai ugari hartzen ditu bere barnean. Guztiak dira baliagarriak programa garatzeko. Horien artean hauexek aipa daitezke: biodibertsitatea, klima-aldaketa, hondakinak, kontsumo-ohiturak, garraioa eta mugikortasuna...

Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da:

  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza.
  • Kudeaketa jasangarria.
  • Eskolako curriculum-berrikuntza.

2020-2021 Ikasturtea

Aurton transizio urtea da eta landuko dugun gaia "GIH"-ak.

Zer dira "GIH"-ak?

Garapen Iraunkorrerako Helburuak

Pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitza eta oparotasuna hobatzeko ekintzarako dei unibertsala.

Leloak dioen bezala, "Inor ez utzi atzean"

Ikastolan proiektuko lehen fasea egin ondoren, antolakuntza hain zuzen ere, bigarren fasean gaude jada, hau da, motibazio fasean eta horren inguruko hainbat ekimen burutu dugu: abestia entzun, bideoak ikusi, hormairudiak egin,...beti ere, orain arteko gaiak eta proiektuaren ardats diranak ahaztu gabe: eskola bidea, hondakinen murrizketa, berziklaketarako ontzi ezberdinen erabilera...