Skip to main content

ZER DA HEZKIDETZA?

  • Pertsonak bere berezitasunetan, berdintasunerako hezitutea.
  • Generoagaz lotutako rolak eta jarrera sexistak baztertuz alkar onartzeko eta errespetatzeko hezitutea.

ZERGAITIK HEZKIDETZA PROIEKTU BAT IKASTOLAN?

  • Gure hezkuntza-eredua hobatu gura dogulako.
  • Bardintasunerako eskola-eredua izan gura dogulako.
  • Nor bera izaten eta alkarregaz bizitzeko konpetentziak pertsonearen izaera osoari adituz garatu gura doguzalako.
  • Gure inguruan be, era okerrean sozializatutako femenino- maskulino-rolek ume eta gazteengan daben eragin kaltegarria ikusten dogulako.
  • Bide honetan danok batera joatea ezinbestekoa dalako: ikastolea, irakasleak, beharginak, ikasleak eta familiak.

ZE HELBURU DAUKAZ PROIEKTUAK?

  • Bardintasunerako eskola-eredua gauzatuten joatea.
  • Genero-indarkeriari aurre egitea.

ZELAN GAUZATUKO DA PROIEKTUA?

  • Gure jarrera eta jokabideen inguruan hausnarketea eginez.
  • Gure egoerearen diagnosia egin eta egokitu beharrak identifikatuz.
  • Hezkuntza-komunitatea osotuten dogun guztion inplikazioa bilatuz eta alkarlana sustatuz.

 

 

Andrak eta gizonak ez gara bardinak.

Neskak eta mutilak ez gara bardinak.

Pertsonak gara, ezbardinak gara.

 

Bardintasuna ez da bardinak izatea, eskubide eta betebehar berberak izatea baino.