Azken albisteak
HITZA_ Ainhoa Astarloa Beotegi
Kanpo espazioak Hezkuntza gune
Benetan sinisten dugu naturan gure Konfiantzaren Pedagogia garatzeak maila fisiko, kognitibo eta emozionalean haurren garapena aberasten duela; zientifikoki ere frogatuta dago. Haurren garapen osasuntsu baterako naturarekin harreman zuzena izatea funtsezkoa dela argi dugu. Horregatik, kanpo espazioetan gure pedagogia garatzen joatea da gure helburua
Familia eskola
Hezitzaile eta familia moduan kezkatzen gaituzten edo interesatzen zaizkigun gai desberdinak jorratzen joango gara saio hauetan. Seme-alaben heziketan bidelagun gara eta horretarako tresnak emango dizkiegu familiei, norabide berdinean arraun egiteko.