Skip to main content

Arrain azoka 2014

2014/05/12

Arrainaren kontsumoa bultzatzea helburu duen XX. Arrain Azokaren leloa ‘Arraina sukaldean: gozoa, erraza eta merkea” izango da. Maiatzaren 16, 17 eta 18an egingo den Bermeoko Arrain Azokak 20 urte beteko ditu aurten eta hainbat izango dira bere 20. urteurrenean aurkeztuko dituen nobedadeak, besteak beste, sukaldaritza zuzenean, zentzumen tailerrak eta arrain-dastatze tailerrak. “Horrela, XX. Arrain Azoka gure sukaldeetara hurbilduko da eta arraina modu erakargarrietan zelan prestatu erakutsiko digu.  Horrez gain, arrainarekin harremanetan jarriko digu zentzumen tailerretan eta egingo diren dastatzeetan”, adierazi du Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak. 

Izan ere, Bermeoko alkateak, adierazi duenez, ‘Arraina sukaldean: gozoa, erraza eta merkea’ izenburuarekin egingo den aurtengo Arrain Azokaren helburua da “arrainaren kontsumoa bultzatzea da eta hori lortzen saiatuko gara ekimen hauekin”.

Azken albisteak

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.