Pasadan Maiatzaren 16 an, LH 5. mailako ikasleak Arrain azokan izan gara. Betiko kontserba enpresen postuak ikusteaz gain, kofradi zaharrean, arrain salmenta baten simulakroan parte hartu dogu. Baina aipagarriena ez zan hori izan. Arrainak manipulatzeko, gure ikastoleak antolatutako tailerra izan zan. Arrainen berezitasunak ikasteaz gain, arrainak eskuekaz ikutu eta manipulatzeko aukera euki gendun. Gaurtik aurrera buztana, begiak, zakatzak eta azala ez dira gauza bardinak izango guretzat.
Oso gustora ibili ginan eta oraindik aurrera, arraindegira beste era batera joango gara.