Skip to main content

Santa Ageda 2015

2015/02/02

Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz! Eguazten  honetan, zezeilak 4, Santa Ageda bezpera dogu. Urtero bezela, kantari ibiliko gara kalez kale "ohitura zaharra berritzeko asmoz", Santa Agedako koruena Euskal Herrian guztiz errotuta dagoan tradizioa da eta.

Izatez, Santa Ageda mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zan, baina Euskal Herrian ospatzen dan Santa Agedak mito paganoetan dauka oinarria, eta haren inguruko festa osoak zerikusi handia dau aratusteakaz.

Aratusteak mozketa-garaian ziran, zuhaitz-adarrak ebagitzen ziran garaian. Jai horren sustraian gizon-emakumeen arteko amodiozko harremanak  ziran nagusi. Eta halan, mutilak koplak kantatzetik janariz ondo beteta etortzen ziran bitartean, herriko emakumeek piper-opilak, intxaurrak eta gozokiak eroan eta afaltzeko lekua prestatzen eben.

1.      HASIEREA: PORTALE (TARASKA)

 

2.      ORDUA: 18.00 etan.

 

3.      IBILBIDEA: TARASKA-  ERRETEN- LAMERA TXIKI- ESPARRU- BIZKAIKO JAURERRIA (LUMA)- INTXAUSTI-  UDALETXEA- AROSTEGI-   PORTUA- MIKEL DEUNA ESKILARAK

 

OHARRAK: Ikasleak gurasoen ardurapean joan behar dira.

                   Ohiturak berreskuratzeko asmoz, jantzi, kriseilu eta makilak ekarri.

                  Entsaio egunean ere, ekarri dagiezala makila ikastolara (martitzena 15:00 tan)

 

Eguaztenean alkarregaz egongo garalakoan, agur, ze ez adio.

Irudia

Azken albisteak

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.