Azken hamabostaldi hontan "Komunetik toallitarik EZ" kanpaina abiatu dugu herrian.
Herriko saneamendu sarean paper-zapi bustiek eragiten dituzten arazo eta kalteak izugarriak dira eta diru galera ederrra suposatzen die udalari urtean zehar.
Kanpainaren sustatzaileak Bermeoko Udala, Sagrado Corazón ikastetxea, San Frantzisko eskola eta Eleizalde Ikastola gara eta ekimen honi lotuta hainbat jarduera prestatu dugu, bai ikasle bai familiei bideratuta ere, arazoa ezagutzera emateko, denon sentsibilizazioa lortzeko eta egin dezakeguna ikasteko.
Herri mailan, diagnosia egiteko inkesta prestatu dugu eta aste hontan zehar ikusiko gaituzu herriko kaleetan lan horretan.