Jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, horien bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako. Jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute, eta arrazoi horregatik, ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ez dago ez neskentzako ez mutilentzako jolasik.JOLASAK EZ DU GENERORIK. Jaiotzen garenetik, askotan, gure familiak eta ingurukoek neska eta mutilen arteko desberdintasunak sustatzen dituzte itxuraz garrantzirik ez duten ekintzen bidez, hala nola gelako edo arroparen kolorea eta jostailuak eta jolasak aukeratzean. Hezkidetzan sinisten dugun einean, hemen dituzue irizpide eta gomendio batzuk.
Bideo_jokoak.pdf
Jolasak_ez_du_generorik.pdf
Jostailu_ez_sexistak.pdf
Jostailuen_aukeraketa.pdf
Ipuin_ez_sexistak.pdf