Jakin badakigu, guraso izatea ez dela lan erraza. Inork ez zigun gidalibururik eman eta bidea eginez ikasten joan gara. Bide horretan askotan zalantzak izan ditugu eta oraindik ere horiekin bizi gara.
Horregatik, eta zuen eskaerei erantzuteko , Ikastolako guraso eskolak, hitzaldi desberdinak antolatu ditu.
Bada, oraingoan, zuen seme-alaben adineko ezaugarriak, haien jarrerak ulertzeko argibideak edo egunerokoan lan egiteko moduak erakutsi nahi dizkizuegu.
Hemen duzue, hitzaldiaren edukia:
GAIA: EL CEREBRO DEL NIÑO DE 0 A 3 AÑOS Y SU CAPACIDAD DE APRENDIZAJE.
Oraingoan, adin honetan gure seme alabek duten ezaugarriak ikusiko ditugu. Zelakoa den eta zer nolako gaitasunak dituen ikusteaz gain, esku artean dugun haurra bakarra dela ulertaraziko digu.
Hizlaria Roberto Aguado psikologoa izango da. Hainbat esparrutan du eskarmentua Robertok hain zuzen be, irakaslea da, hainbat ikerketa publikatuta ditu, komunikabide desberdinetako lankidea da, psikologia institutu bateko zuzendaritza darama, ehundaka ikastetxetako programa desberdinak koordinatzen ditu, ikertzailea eta aspaldiko urteetan hizlari modura dabil hainbat formazio jardunaldietan. Hurrengo loturan edo youtuben, bere biografia eta lana ikusteko aukera gehiago duzue.
Zuen zalantzak argitzeko aukera paregabea eskaintzen zaizue oraingoan.
Ez galdu aukera.
Eguna: Martxoak 15, eguena
Ordua:17:15- 19:15
Aretoa: Nestor Basterretxea
Eleizalde ikastolako guraso eskola/ Pedagogia Batzordea