Skip to main content

Nekane Artola Labordeta izango da Ikastolen Elkarteko trantsizioko lehendakaria

2023/09/20
Irudia
.

Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseilua Ikastolen Etxean elkartu zen atzo, ekainaren 8an egindako Batzar Nagusiaren ondoren, Artezkaritza Kontseiluko hainbat karguren berritzea gauzatzeko. Lehendakaria, lehendakariordea eta idazkari berriak izendatzeaz gain, Bizkaiko bi ikastolaren ordezkariak ere aurkeztu ziren.

14 urteren ondoren, Koldo Tellitu Mejiak, Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta EHIko Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitarte. Artezkaritza Kontseiluak Nekane Artola Labordeta (Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria) hautatu du EHIko lehendakari. Erik Etxart (Bernart Etxepare Lizeoko ordezkaria) izango da lehendakariordea, eta Unai Mendizabalek (Armentia ikastolako ordezkaria) beteko ditu idazkari lanakElena Zabaleta (Baztan ikastolako ordezkaria) eta Josune Bañales (Kirikiño Ikastolako ordezkaria), berriz, idazkariorde izendatu dituzte. Bost lurraldeetako kide bana, beraz, Artezkaritzako goren postuetan izendatuak. Aukera ezin hobea lurraldetasunaren ikuspegitik, Ikastolak, gobernantza eredu demokratiko eta berdinzale baten baitan gidatzeko. Elkarrekin ekiteko unea da.

Euskal Herriko Ikastolek 2021ko otsailaren 25an abiatu zuten Bihar Prozesua. Prozesu luze eta sakona, Ikastolek datozen urteetan gizarteari egingo dioten ekarpena zehazteko erabiliko dutena. Euskal Hezkuntza Sistemak izan beharko lituzkeen ezaugarriak barnebiltzen dituen Endekalogoa ere aurkeztu zuten, gogoeta egiteko, osatzeko eta praktikan jartzeko aukera ere ematen duena. Hau da, gaur biharkoaz hausnartu eta etorkizunera begira jartzeko unea da Bihar Prozesua. Eta prozesu honen baitan irudikatzen dute ikastolek Artezkaritzako trantsizio egoera hau ere. 2024ko ekainean egingo den Ikastolen VII. Batzarrean, Ikastolek hurrengo urteetako estrategia eta gakoak aurkezteaz gain, gobernantza demokratikoaren baitan, berau ahalbideratuko duten Artezkaritza Kontseiluko kargu gorenak ere izendatuko dituzte.

Beraz, 2023ko ekainetik 2024ko ekainera, trantsiziozko karguak izango ditu Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseiluak.

Aipatu ditugun kargu hauek eguneratzeaz gain, ekainaren 8an, Batzar Nagusiak Bizkaiko ordezkaritzarako bi ordezkari berri berretsi zituen.  Josu Imanol Telleriak (Urretxindorra ikastolako ordezkaria) eta Oscar García de Lacalle (Astileku Ikastolakok ordezkaria)

Azken albisteak

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.