Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
Ez da liburu askorik idatzi ikastolen historiari buruz, gainera gehienek ikastolen garai esanguratsuak kontatu dituzte. Liburu honek, aldiz, ikastolen onarpen sozialerako konplexuagoak izan diren garaietan jartzen du gogoa, XXI. Mendean.
Liburu gehienen gidoitik ere aldentzen da, eta, ikastolen mugimenduak azken 25 urteetan eremu pedagogikoan egindako ekarpen handiak ahaztu gabe, esparru sozial eta politikoari tarte zabala eskaintzen dio. ikastolen mugimenduarena historia bizia izan da, bizia eta soziala. Izan ere, herritik sortu eta herritarrekin elkarrekintzan aritu diren Ikastolak eta euskal gizartea elkar elikatze baten historiaren subjektuak dira. Eta, unean uneko gizarte-bizitzak ikastoletan eragin izan duen bezala, ikastolen ibilbidea ekarpen iturri iraunkorra izan da Euskal Herriarentzat.
Egileak nabarmendu nahi du, halaber, XXI. mendeko ikastolen historiaren inguruko hausnarketa hau bere bizi-esperientziatik abiatuta egin duela, beren egunean bizi izan zituen moduan, gero historia honen funtsezko elementuetan sakonduz, baita bere ikuspegitik Horretarako, material propioaz baliatu da, baita ikastolen mugimenduko materialaz ere, bere organoetan hartutako erabakiak, lortutako akordioak, argitalpenak, ikastola aldizkarian jasotakoak, liburuetan edota iritzi artikuluetan.
Liburu honen beste ezaugarri bat da kronologikoki idatzita dagoen arren, modu ezberdinetan irakur daitekeela, hasieratik amaierara, baina kapituluka edo atalka irakurtzeko aukera ere ematen du, kapitulu bakoitza XXI. mendeko ikastolen historiaren fase bati eskainita baitago. Era berean, kontsulta-liburu bihurtu daiteke ikastoletan mende honetako garai edo eremu jakin batean zer gertatu zen jakin nahi dutenentzat, edo eremu jakin batean. Eta hedaduraz, Euskal Herriko hezkuntza- sisteman XXI. mendean gertatutakoa kontsultatzeko.
Irudia