Skip to main content

Bagatoz, indar berriz!

Irudia
1kastolak

Ikastolok marka berria estreinatu dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz, eta orain marka berriarekin. Aldi berrirako aukeratu ditugun izenak eta logotipoak gure izaera erakusten dute:

Izar itxurako ikurrak sarea irudikatzen du, horixe baikara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta; eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. Ikastolak.

Hitz hasierako 1 horrekin, bat garela esan nahi dugu. Zazpiak bat. Edo 115ak bat. Historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du i hizkiaren ordez, zenbaki bat sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako.

Amaierako -k horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatuz, eta aldi berean kolektibo bat garela erakutsiz. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

IKASTOLAK_PrentsaDosierra.pdf

Azken albisteak

Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.