Skip to main content

Erakundeen Kudeaketaren Kalitatea kudeaketa praktika onenak printzipio eta metodologia multzo batean biltzen dituen kontzeptua da. Erabateko Kalitatearen nazioarteko garapenak Erabateko Kalitatearen hainbat kudeaketa eredu sortarazi du, baina hala ere denek helburu berdinarekin: erakundeek euren auto-ebaluaketa edo auto-diagnostikoa egin eta, jarraian, hobekuntza planak gerta ditzaten tresna izatea.

KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren garapena
   Aholkularitza eta materialgintza
    Jarraipena
    KEI Kalitate eredua: informazio gehiago...
EFQM kalitate eredua
   Aholkularitza eta materialgintza
    Jarraipena
Elkarbizitza
    Ikastola-taldearen marko propioaren diseinua
    Ikastoletako Elkarbizitza Plana: Mintegiak
         - Elkarbizitza planen garapena eta jarraipena
   Gatazken ebazpena: Mintegia
         - Aholkularitza eta materialak
Ikastolen ebaluazio prozesuak
Ebaluazioaren garrantziaz jabetuta 1990ean hasi ginen ikasleen ebaluazioaren alorrean lan egiten. Hasieran ikastoletako selektibitateko emaitzak bateratu eta estatistiko komunak eskaintzen hasi ginen. 1992-93 ikasturtean proba objektiboak sortzeari ekin genion ikastola bakoitzaren eta ikastolen multzoaren arteko emaitzak konparatzeko tresna baten beharraz jabetuta. Geroztik egitasmo hau zabaldu eta hobetu egin da ebaluazio kultura hedatzen eta ebaluazio emaitzen ondoren zenbait zerbitzu berri sortuz. Hala nola, ebaluazioaren inguruko mintegiak, ISEI-IVEirekin kolaborazioak: PISA, B2, proba diagnostikoa…

Ebaluazioaren helburua ikastoletan, orokorrean, jakintzagai eta etapa desberdinetan lantzen diren konpetentzien garapen maila ezagutzea da, ikastola taldearen nahiz norbere ikastolaren errealitatea ezagutzeko eta ondorioz, beharrezko hobekuntza planak martxan jartzeko.

Emaitzen baliagarritasuna. Irakasleentzat: Ikasleen ikasketa-lorpenak identifikatzeko, eta beste ikastola batzuekin alderatzeko. Ikasketen kalitatea hobetzeko ekinbideen baliagarritasuna neurtzeko, aurreko ikasturteetako emaitzekin konparatzeko aukera ematen baitu. Irakasleak jakiteko bere ikasleak zein zailtasun mailako zereginei aurre egiteko gai diren. Gurasoentzat eta zuzendarientzat: Seme-alaben eskolako errendimenduari buruzko informazioa osatzeko. Eskolan lortutako notei errendimenduaren inguruko beste adierazle batzuk gehitzeko. Ikasketa prozesuetan zertan lagundu pentsarazteko, eta gurasoen konpromisoa sortzeko seme- alaben hezkuntzan. Ikastolaren errealitatearen berri izateko beste ikastola batzuekin konparatuta.