"XABIROI" komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean. |
Nerabeek eskura duten euskarazko literatura grafikoa anizteko asmoz sortu zen, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko. |
Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin. |
Ikasturtero aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira: urrian, otsailean eta ekainean. |
Urtero, aldizkarian aurretik argitaratutako sail bat album batean bilduta argitaratzen da. |
Harpidetuak dauden ikastolek aldizkariaren aleak ikasleei zuzenean banatzen dizkiete ikastolan bertan. |
DBHko, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleei bereziki zuzendutako aldizkaria da. Hala ere, hainbat ikastoletan Lehen Hezkuntzako azken urtetako ikasleen artean ere banatzen dute. |
 |
 |
|
 |