Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko GHET (Gizarte Heziketarako Eskuhartze Taldea) zerbitzutik zuekin harremanetan jartzen gara Berritzegune eta Osakidetzarekin batera
aurrera eramango dugun guraso eskolaren berri emoteko. Urte honetako gaia Bullying-a izango da. Gai honen aurrean aurrehartzea premiazkoa da eta gurasoak horrelako egoerak identifikatzea beharrezkoa da, neurriak hartu behar badira ahalik eta arinen adingabeak babestu ahal izateko.
Gai honen inguruan hausnartu eta ikasi ahal izateko, guraso eskola honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen zain egongo gara maitzaren 11an eta 18an 18:00tik 19:30 ra Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan .
Beste barik, zuen zain geratzen gara.
Agur bero bat.
Bermeoko Gizarte Heziketarako Eskuhartze Taldea.