TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa gaur egin da, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin da zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez bailtz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez.
60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.
Mila esker mila TATA txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari.
Elkartasunak saria du