Skip to main content

HAURREN...

2021/11/19
  • Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera martxan jarritako kanpainak 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten pertsonen hizkuntza ohituretan eragina izan nahi du
  • Kanpaina azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean gauzatuko da
  • Bermeoko ikastetxeetako gurasoen elkarteek Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera martxan jarritako ‘Haurren Aurrean, helduok heldu’ kanpainarekin bat egin dute. Kanpaina honen helburua da 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten pertsonen artean (gurasoak, hezitzaileak, lagun helduak, zaintzaileak, umeekin egoten diren bestelako senideak…) euskararen erabilera sustatzea. Kanpaina azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean gauzatuko da.

     

    Ekimen honen helburua ez da helduek umeei euskaraz egitea, baizik eta helduen artean hizkuntza ohiturak aldatzea, euren arteko harremanetan euskara hizkuntza nagusia bihurtu dadin. Herritar multzo hau batzen den eremu informaletan kokatuko da dinamika (ikastetxeen kanpoaldean). Bermeoko kasuan, San Frantzisko Herri Ikastetxean, Sagrado Corazón Ikastetxean eta Eleizalde Ikastolan. Bertoko gurasoen elkarteen bitartez gauzatuko da kanpaina.

     

    Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea; eta horrekin, belaunaldi berriek hizkuntza praktika berriak normalizatu eta barneratzea da ‘Haurren Aurrean, helduok heldu’ kanpainaren xedea.

     

    Helduei ariketa egiteko honako urratsak egitea proposatzen dizkie kanpainak:

    • Pentsatu norekin alda ditzakezun hizkuntza ohiturak parkean, eskola inguruan edo umeekin egiten dituzun bestelako ekintzetan / eremuetan.
    • Kide horiei elkarrekin ariketa egitea proposatu.
    • Informatu zure ingurua ariketa egitera zoazela umeekin partekatzen dituzun espazioetan zaudenean.
    • Ariketa soziala egin.
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-06-03
Koldo Tellituk liburu berri bat argitaratu du eta laster hasiko da aurkezten Euskal Herri osoan zehar, “Ni ikastola, XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat ”.
2024-01-17
Agurne Barruso Lazkano da Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatu du eginkizun horietan.
2023-11-03
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da.