Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz! Eguazten honetan, zezeilak 4, Santa Ageda bezpera dogu. Urtero bezela, kantari ibiliko gara kalez kale "ohitura zaharra berritzeko asmoz", Santa Agedako koruena Euskal Herrian guztiz errotuta dagoan tradizioa da eta.
Izatez, Santa Ageda mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zan, baina Euskal Herrian ospatzen dan Santa Agedak mito paganoetan dauka oinarria, eta haren inguruko festa osoak zerikusi handia dau aratusteakaz.
Aratusteak mozketa-garaian ziran, zuhaitz-adarrak ebagitzen ziran garaian. Jai horren sustraian gizon-emakumeen arteko amodiozko harremanak ziran nagusi. Eta halan, mutilak koplak kantatzetik janariz ondo beteta etortzen ziran bitartean, herriko emakumeek piper-opilak, intxaurrak eta gozokiak eroan eta afaltzeko lekua prestatzen eben.
1. HASIEREA: PORTALE (TARASKA)
2. ORDUA: 18.00 etan.
3. IBILBIDEA: TARASKA- ERRETEN- LAMERA TXIKI- ESPARRU- BIZKAIKO JAURERRIA (LUMA)- INTXAUSTI- UDALETXEA- AROSTEGI- PORTUA- MIKEL DEUNA ESKILARAK
OHARRAK: Ikasleak gurasoen ardurapean joan behar dira.
Ohiturak berreskuratzeko asmoz, jantzi, kriseilu eta makilak ekarri.
Entsaio egunean ere, ekarri dagiezala makila ikastolara (martitzena 15:00 tan)
Eguaztenean alkarregaz egongo garalakoan, agur, ze ez adio.